XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurreko paisajerik ohikoena ozeanoa da, itsasoak Lurreko gainazalaren %76a hartzen baitu.

Meteoritoen talkek Lurrean utzitako krater zeharrenak: Adina (1) / Diametroa (km) / Izena / Vredefort / Sudbury / Teague / Soderfjampauml;rden / Strangways / Holleford / Kelly West / Kokagunea / Hego Afrika / Kanada / Australia / Finlandia / Kanada

(1) Adina milioi urtetan neurtuta dago eta hauetariko neurketa askotan akatsa %1-%10era artekoa da.

Lurra gorputz planetarioa

Lurra eguzki-sistemako hirugarren planeta da, Eguzkitik hasita.

Zenbait alderditan aldamenean dituen Artizarra eta Martitz planeten antzekoa da, hala ere, gainerako gorputz planetario guztietatik bereizten duten lau ezaugarri berezi ditu.

- Lehenik, tamaina handiko satelite bat du, kasik planeta bikoitz batez hitz egin daiteke. Elkarren arteko eragina askoz handiagoa da beste planeta batzuek eta beren sateliteek izan dezaketena baino, Pluton izan ezik.

- Bigarrenik, Lurrak intentsitate handiko eremu magnetiko bat du, besteekin alderatuz Martitzena baino 670 aldiz edo Merkuriorena baino 180 aldiz intentsoagoa.

Eremu magnetiko horrek bere bi poloak errotazio-ardatzetik hurbil ditu, halako moldez, non ipar hemisferioko puntu batetik polo geografikorantz trazatutako irudizko lerro zuzen batek polo magnetikorantz trazatutako beste batekin angelu txiki bat eratzen duen. Angelu horri deklinazio magnetikoa deritzo.

- Estalki hidrosferikoa da hirugarren ezaugarria. Gure planeta, gainerakoak ez bezala, egoera likidoan dagoen urez estalita dago bere azalaren %76an.

- Azkenik, Lurrak sistema autougalkorrak ditu, planetako ingurune guztietara egokituta, eta energia aurkitzen diren ingurunetik hartzen dutenak.

Bizia da, Lurra bera bezain zaharra ia eta gure planetako atmosferaren eraketaren erantzulea.

Eguzki-sistemaren barnean, gure planetan soilik betetzen dira biziaren fenomenoa gertatzeko baldintzak. Berriki, ostera, Martitzen egon daitezkeen nolabaiteko bizi-forma primitibo batzuei buruz aipamenak egin dira.

Lurraren orbitaren eszentrikotasuna 0,016koa da, alegia, elipseko fokuen arteko distantzia Eguzkiaren eta Lurraren arteko batezbesteko distantziaren %3koa da. Soilik Artizarraren (0,0068) eta Neptunoren (0,0086) orbitak dira orbita zirkularretik hurbilago daudenak.

Egun lurtarrak 24 orduko iraupena badu ere, pixkanaka luzatuz doa, Ilargiaren masa handiak Lurraren errotazio-higidura geldiarazten duelako. Duela 500 milioi urte egunak 21 ordu zituela kalkulatzen da.

Errotazio-ardatzaren inklinazioa urtaroen erantzulea da, Lurrak bere orbitaren puntu bakoitzean duen posizioaren arabera eguzki-izpiek inklinazio desberdinekin erasoko baitiote.

Lurrak 330 kaloria metro karratuko hartzen ditu Eguzkitik segundoro.

Energia hau dinamika atmosferikoaren erantzulea da.

Gure planetak aldizkako hozteak izaten ditu, glaziazioak, eta haien jatorria ez dago erabat argituta.

Amaitzeko, bitxitasun bat, egunean 100 tonelada material meteoritiko sartzen dira Lurrean, hauts-moduan gehiena, eta gure planetan meteoritoek utzitako ehun krater konta ditzakegu gutxienez. Duela 600 milioi urte Merkurio bezain kraterizatuta zegoen Lurra.